Ongi etorriak haur kanta eta ipuinen blog-era!!! Zuen gustokoa eta baliogarria izatea espero dut!

lunes, 21 de noviembre de 2011

Liburuak aukeratzeko eta aztertzeko unean kontuan edukitzeko irizpideak

1. irudia: zer nolako harremana duen testuarekin, autonomoa den, testuaren menpe dagoen, estetikoa den, ...
2. errealitatea: liburuko testuan agertzen de errealitatea eskematikoa, topikoa, esteriotipatua, originala, ...
3. jarrera komertziala: badira liburu batzuk pelikula baten ostean eta abar sortu direnak eta duten helburua komertziala da, azpian jarrera komertziala dago.
4. liburuak azaltzen duen ingurunea hurbilekoa den ala ez: haur txikientzat oso garrantzitsua da hurbiltasuna.
5. liburua didaktikoa izatea: liburuaren helburua zein den garrantzitsua da.
6. grafia, tipografia: ea letra egokia den edo ez.
7. enkuadernazioa: liburuaren formatoa: gogorra den, hauskorra, biguna, ...
8. datu bibliografikoak azaltzen diren ala ez.
9. ze nolako haur eredua agertzen den: hau da, haurra autonomoa den edo helduen menpe dagoen, bihurria den, agertzen diren rol sexuala, ...
10. gustokoa zaigun. emozioak sortzen digun
11. haurren adina
12. liburuaren egitura: istoriaren egitura garbi izatea.

lunes, 14 de noviembre de 2011

Haur hezkunzarako egokiak diren ipuin bilduma bat egiten ari naiz, ... bertan jarriko ditudan ipuinak erabilgarriak izatea espero dut!!

biharko nire liburuen maletina eginda izatea espero dut!

martes, 4 de octubre de 2011

HAUR LITERATURAREN GARRANTZIA

/Haur literaturak garrantzi izugarria du. Izan ere, haurraren sormena,
adierazkortasuna, irudimena eta abar garatzeaz gain, jarrerak eta baloreak
bultzatzen ditu.
Kultura guztietan, ipuinei esker haurrek urruneko munduak edo beren munduko
gauza konplexuak ezagutzen dituzte, eredu sinplifikatuen bidez. Ipuinek,
gainera, haurrari bere pentsamendua ezagutzen eta egituratzen laguntzen
diote.
Horrez gain, ipuinek haurren pentsamenduan funtsezkoa den zerbait
ahalbidetzen dute: errepikatzea. Haurrarentzat ez da nahikoa errealitatea behin
ikustea hura ulertu ahal izateko. Film bat behin eta berriro ikusiko du, dena
buruz dakien arte. Gainera, filmarekin “jolastu“ egingo du, bizitakoa
sinbolizatzeko duen gaitasunaren bidez. Prozesu horretan, haurrak egoera hori
bizitzeko behar den guztia ikasiko du, zein trebetasun sozialak zein esaldi
magikoak, edo gauzen edo errealitateen existentzia edo izenak.
Ipuinak haurrari errealitatea arazo baten itxurapean aurkezten dio. Ikasteko eta
arazoak konpontzeko eredu bat eskaintzen dio; eredu hori arazoaren
identifikazioan, konponbideen bilaketan, erabakiak hartzean eta
gertatutakoaren ebaluazioan oinarritzen da.
Ipuinak gatazka-egoerak aurkeztenditu, eta haurren trebetasunak probatzen ditu egoera horiek benetakoak balira bezala.
Ipuinak ozen irakurtzerakoan, haurrentzako garrantzitsuak diren gaiak azter
ditzakegu. Haurrak identifikatu egiten dira ipuinean deskribatutako emozio eta
sentimenduekin.

Ezin dugu ahaztu liburu batek, eta batez ere ipuin batek, hainbat erabilera izan
ditzakeela irakurketa hutsaz gain. Sarritan, beste erabilera horiek
interesgarriagoak izaten dira, eta ipuina ulertzen laguntzen dute.
Hona hemen aukera batzuk:
• Oraindik irakurtzen ez dakitenei ipuina kontatzea.
• Ozen irakurtzea.
• Azalpenak ematea eta eztabaidatzea.
• Marrazkien edo forma plastikoen bidez gauzak argitzea.
• Horma-irudi bat egitea.
• Antzertiaren, txotxongiloen edo mimoaren bidez antzeztea.
• Ipuinaren jarraipena asmatzea edo haren amaiera aldatzea.
• Pertsonaia bat gertakizun batzuen aurrean jarrera bat hartzen duen
norbait bihurtzea.
• Ipuina gai bati buruz hitz egiteko erabiltzea, haurrak motibatzeko.